Albisteak

 
Amaitu da Arrankudiaga eta Zolloko herriko argien eraginkortasun energetikoa hobetzeko bigarren fasea. Guztira, 128 argi-puntuetan ekin da. Led luminariak jarri dira eta boladun farolak ordezkatu dira. Aipatzekoa da, jarritako luminariak telekudeatutakoak direla. Proiektu honekin, asko hobetuko da Arrankudiaga eta Zolloko eraginkortasun energetikoa, atmosferara isuritako CO2 eta SO2 kopuruak murriztuko dira eta aurrezpen handiak lortzea espero da. Obra honen hasierako aurrekontua 80.000,00 eurokoa izan da baina 72.000,00 euro gastatu dira. Obra burutu ahal izateko, BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO Ingurumen Sailak 48.000,00 euroko diru-laguntza eman dio Arrankudiagako Udalari eta EVEk 18.220,00 eurokoa. Obran gutxiago gastatu denez, kopuru hauek zehaztear daude oraindik. Gainerako inbertsioa, udal aurrekontutik ordaindu da.