Albisteak

 
BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO Lehendakaritzako Foru Sailak 27.935,36 euroko diru-laguntza eman dio Arrankudiagako Udalari herriko hainbat auzo-bide konpontzeko: bideetako zuloak konpondu dira eta bideak asfaltatu dira. Obraren aurrekontu osoa 47.866,10 eurokoa izan da. Aldundiaren diru-laguntzaren xedea da erabilera publikoari loturik edo udal eskumeneko zerbitzu publiko izango diren ondasunak eraiki, eskuratu edo hobetzeko jarduketak sustatzea, azpiegitura horiek maila egokia lor dezaten.