Albisteak

BFA-ko logoa 
Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako Foru Sailak 51.489,11 euroko diru-laguntza eman dio Arrankudiagako Udalari Elexalde 16ko (Oxinburu) eraikina erosteko. Diru-laguntzaren xedea da erabilera publikoari loturik edo udal eskumeneko zerbitzu publiko izango diren ondasunak eraiki, eskuratu edo hobetzeko jarduketak sustatzea, azpiegitura horiek maila egokia lor dezaten.