Albisteak

Ganekogortako parke eolikoa 

Arrankudiagako Udalbatzak, maiatzaren 5ean izandako bileran, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismo sailari Ganekogortako Parke Eolikoari buruz erantzuteko, hilabeteko luzapena eskatzea erabaki du.

Luzapena, aurkeztutako Ingurugiro-Inpaktuaren ikerketa eta instalakuntzaren proiektua zehaztasunez aztertzeko eskatzen da. Arrankudiagako Udalak, aipatutako azterketa egiteko, enpresa bat kontratatzea erabaki du, eta emaitzen arabera, beharrezkoak diren alegazioak egingo ditu.

Dagoeneko, Arrankudiagako Udaleko ordezkariak eta Idema enpresako teknikariak, Ganekogortan egon dira, parke eolikoaren kokapena “in situ” ikusteko.

 Iragarkia. Ganekogortako Parke Eolikoari buruzko erabakia