Albisteak

Kamara Eskupilota Taldea 
Nahiz eta eguraldiak pelotarien desfilea zapuztu, frontoia leporaino zegoela eta giro apartarekin, otsailaren 19an Diman burutu ziren eskupilotako Arratia-Nerbioi txapelketako finalak.
Arrankudiagako Kamaraka taldeko pilotariek sei finaletatik, bi jokatu zituzten: Goizez, kadete mailan, Josu Beaskoetxeak eta Jon Pagazaurtunduak, ia ezinezkoa zen 10-21 bati buelta eman zioten, eta infantiletan Unai Abrisketarekin eta Ander Arandiarekin 18 eta 9 irabaziz, beraz, final bietan gertatu ziren garaile.